Posts filed under ‘IKASTETXEKO EGOERA TEKNOLOGIKOA’

IKASTETXEKO EGOERA TEKNOLOGIKOA

EGOERA TEKNOLOGIKOA

 

 

IKASTETXEAN

 

 

Nire lehen urteko praktikak Armentia ikastolan egin ditut.  Armentia ikastola Gasteiz hirian kokaturik dagoen ikastetxe bat da. Ikastola kontzertatua da, hau da, ez da publikoa ez eta pribatua ere.  Hasieran ikastola txiki bat bezala hasi zen baina gaur egun nahiko handia da eta 700 bat ikasle inguru ditu. Hasieran, teknologia aldetik ez zen oso aurreratuta zengoen ikastola( ordenagailu gutxi, baliabide gutxi…) baina gaur egun maila teknologiko ona duen ikastetxea da.

Haurren adina 0 urtetatik hasi eta 16 urteraino iristen da.  Ohikoa denez,bakoitzak teknologia mota bat erabiltzen du beren beharrei lotuta.

Nik praktikak 3 urteko gelan egin ditut.  Nire gela 25 umez osaturik dago.  Gutxi gora behera erdia mutilak dira eta beste erdia neskak.  Beraien ama hizkuntza orokorrean erdera da, nahiz eta gelaren %35 ingururena euskara den.  

 

 

Gaur egun ikastetxeak era guztietako teknologia erabiltzen du. Ikastetxeko gela guztiek ordenagailu bat daukate gelan.  Ordenagailu horiek nahiko aurreratuak dira,  pantaila fina daukate, azkarrak dira…

Ikastetxeak badauka blog bat bertan sartu eta ikastolari buruzko informazioa ikusi ahal izateko, blog hau erabiltzen dute matrikulazio kanpainarako, ekitaldiak aurkezteko…

Gainera gauzarenbat handian jarri nahi badute kanoiak dauzkate eskuragarri.

Ordenagailu guztiak konektatuta daude zentralita baten bidez, zentralita hori idazkaritzako bulegoan dago kokatuta. Horren bidez ordenagailu guztien internetan kontrolatzen da, baita funtzionamendua etab.

Irakasle guztiek komunean daukate posta elektronikoa. Ikastolak emandako posta elektronikoa dauka irakasle bakoitzak eta gauza askotarako erabiltzen dute, gurasoekin harremank edukitzeko, beraien artean harremantzeko…

 

Gainera badauzkate 3 infogela. Infogela horietako bakoitzean 40 ordenagailu inguru daude, eta erdian beste ordenagailu bat, irakaslearena, irakaslea gai da horretatik besteak kontrolatzeko, edo zer egiten hari diren ikusteko.  Guztira ikastetxean 200 ordenagailu baino gehiago egon behar dira, esan ditudan guztiei idazkaritzakoak, zuzendaritzakoak, psikologoenak etab. gehitu behar zaizkielako.

 

 

Nire gelan konkretuki ordenagailu bat dago. Ordenagailu horri erabilera ona ematen diote ikasleek, oso harrituta geratu naiz ikasleek ordenagailua manejatzeko daukaten gaitasunarekin. 

Ordenagailua erabiliz txanelako CD baten bidez, txanelako programan sartzen dira eta sekuentzia bakoitzean erabiltzen hari diren ipuinak, ariketak etab. burutu ditzakete. Txokoetan jartzen direnean ordenagailu txoko bat dago eta bertan haritzen dira umeak, eta nahiz eta oso gazteak izan , oso ondo erabiltzen dute xagua, teklatua, eta ordenagailu osoa.  Nagusiagoek ere erabilera ona ematen diote ordenagailuari, lehen hezkutzan,  j clic programa erabiltzen dute.  Programa honen bidez matematika etab.. landu ditzakete. Gainera infogeletara doazenean, power pointak, word, internet eta horrelako hainbat programa erabiltzen irakasten diete.

Ikasleen gaitasunak izugarriak dira teknologia arlo hauetan, nahiz eta oso gazteak izan nik baino errazago manejatzen dutelako ordenagailua.

Irakasleen erabilera oso ona da teknologien aldetik, gauza asko erabiltzen dute teknologia, adibidez, nire gelan, ariketa batzuk azaltzeko ordenagailua erabiltzen zuen irakasleak.  Horrez gain, ikastetxearen posta elektronikoaren bidez gauza ugari egiten dituzte, adibidez, nire ebaluaketa egin eta entregatu. 

Baina ikasleen gurasoekin ere harremantzen dira posta elektronikoaren bidez.  Beraiekin komentatzen dute zein den umeen egoera, gauza bereziren bat egin dute, irteerarenbat duakaten…

Gainera bilerarenbat daukatenean gurasoekin, askotan power pointak erabiltzen dituzte azaltzeko umeen garapena etab, eta hori kanoiaren bidez jartzen dute paretan.  Modu honetan gurasoei askoz ere errazago azaldu ahal izateko umearen egoera eta umearen aurrerapenak.

 

 

Nire ustez teknologia berriei ematen dioten erabilera nahiko ona da.  Nik hausnartu ahal izan dudanez, batez ere haur hezkuntzan erabilera oso aproposa da, umeen adina kontuan harturik ezin ditzaketelako gauza gehiago egin.  Nagusiagoentzako seguruenik gauza hoberen bat egongo litzateke, baina askotan diru arazoak izaten dira erdian horiek ez erabiltzeko arrazoi gisa.  Umeek ateratzen duten egoera oso ona da teknologia berriekiko, beraien erabilera bikaina egiten dute eta hori txikiak izanik, seguruenik, nagusiak izatean gu baino askoz ere hobeak izango direla ordenagailuak, programak eta teknologia berriak manejatzen.

Ematen dioten trataera egokia da, ez diotelako ordu gehiegi ematen baina ez eta gutxiegi ere.  Ume guztiek daukate erabiltzeko aukera eta denbora berdina guztiek.

Baina errezagoa izango litzateke beraientzako ordenagailu bat izango balu ikasle bakoitzak, baina egia esan diru asko suposatzen du horrek, hala ere, komenigarri izango litzateke haur hezkuntzako umeekin infogeletara joatea astean ordu bat guztiek batera zerbait lantzeko asmoarekin,  edo bestela ere, bakoitzak ordenagailuarekin zerbait berria deskubritzeko.  Gainera umeei ipuinak kontatzerako orduan , uste dut askoz errezagoa izango litzatekela kanoi baten bidez kontatzea orman irudiak jarrita eta ez orriekin orain egiten den bezala.  Gainera irudi horiek bideo batengatik ordezkatuko balira askoz ere hobea izango litzateke eta umeak entretenituago egongo lirateke.

Gainera teknologiak zerikusia daukan zerbait gehiago jartzea klasean ez litzaidake gaizki irudituko.  Gaur egun, teknologiaz hitz egitean, badirudi ordenagailuez bakarrik hitz egiten hari garela, baina badaude beste hainbat gauza, arbel elektronikoak, beste aparatu batzuk…

 

 

Hori guztia esanda, berriro aipatu behar dut harrituta utzi nauela umeek daukaten praktika ordengailuan.  3 urterekin kapazak dira ordenagailua oso ondo erabiltzeko eta gustatuko litzaidake ikustea zein gaitasun izango dituzten nagusiagoak direnean.

 

EGILEA: Jon Artaraz

marzo 22, 2009 at 8:44 pm Deja un comentario


Entradas recientes

May 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Categorías

Comentarios recientes